XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gure San Bernat zoin kartsuki ez da mintzatu Ama Birjinaz!.

Luis hamahirugarrenak erregeak, hari zion konsekratu erresuma.

Jean Eudes sainduak galdatu zuen, ez berechteko elgarretarik Jesusen eta Mariaren bihotzak.

Grignon de Montfort sainduak aldiz erakutsi du Jesus Jauna Ama Birjinari josia.

Eta Ama Birjinak ederki ihardetsi du gure teologoen eta sainduen laneri eta othoitzeri.

1830 urthean, Parisen, Ama Birjinaren agertzea Catherine Labouré serorari.

Geroztik dugu Ama Birjina bekaturik gabe konzebituaren medaila.

Lurdeko agertzek aldiz harat itzuli dute mundu guzia.

Frantzia ekarria zen bihotzez Ama Birjinari konsekrazionearen egiterat.

Egun hotan badu arrazoin berri, zeren den kenka gaichtoan.

Gerlaren ondorioak ezagutzen ditugu: gauza eskasa, gure haurrak etchetik urrunduak, edo preso dagozinak edo langile joanak.

Fidantzia osoarekin behar gira Ama Birjinaren ganat hurbildu.

Sortzez gutarteko presuna bat da, bainan Jainkoaren hautuz, Jainkoaren ama da, gure ararteko botheretsua, Jesusen bihotzerat heltzeko biderik laburrena eta seguruena.

Apezpiku, apez eta fededun, denak junta ditela, martchoaren 28 an, 1943 ean, eginen dugun konsekrazioneari.